Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gabonak iristear dira, eta Herrio Natur Taldeak abenduaren 14rako Jostailu Truke Azoka antolatu du. Helburu argia du azokak: Gabonetako «gehiegizko kontsumoaren inguruan» oriotarrek hausnartu dezaten trukea eta berrerabilpena sustatzea. Azoka egin ahal izateko jostailu bilketa egingo dute, eta beren jostailuak eramaten dituzten haurrek koloretako txartel bana jasoko dute, azoka egunean beste jostailu batengatik trukatu dezaten. Jostailuak egoera onean egon beharko dute, «norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan».
Herrioko kideek biltzen dituzten jostailu guztiak abenduaren 14ko goizean jarriko dituzte ikusgai plazan, 10:30etik 15:00etara. Bertan, haurrek gustukoena aukeratu ahal izango dute. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian jarriko dute postua. Gainera, egunean bertan azokara hurbiltzen direnek ere egun horretan etxetik ekartzen dituzten jostailuak azokan ikusgai jarritakoekin trukatzeko aukera izango dute. Amaitutakoan, inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batera bideratuko dituzte.
Jostailu Truke Azokako bilketa:
- Azaroak 27, osteguna. 16:30etik 17:30era, Ikastolan.
- Azaroak 28 , ostirala. 16:00etatik 17:00etara, Zaragueta Herri Eskolan.
- Abenduak 12, ostirala 17:00etatik 19:00etara, Kosta Tailerrean.
Jostailu Truke Azoka:
- Abenduak 14, igandea. 10:30etik 15:00etara herriko plazan; euria egingo balu, frontoian.