'Orion zer egin dezakegu hiztunak aktibatzeko?' gaia jorratuko dute eragileek mahai-inguruan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko azaroaren 25a

Bihar (asteazkena) izango da hitzordua 19:00etan Salatxo aretoan eta euskararen inguruan lanean ari diren eragileek euskararen erabileraren aurrera begirako ikuspegia landuko dute. Alderdi politiko, ikastetxe, Karkarako eta udaleko Euskara Zerbitzuko ordezkariek parte hartuko dute mahai inguruan eta hurrengo galderak jorratuko dituzte lagun giroan: - Zein dira Orion euskarak dituen ahulguneak? - Zein dira indarguneak? - Nola zabaldu hizkuntzarekiko kezka harritarren artean? Posible al da? Egin behar al da? - Zein arrazoi ditu oriotar euskaldunak biharko Orion euskaraz bizitzen segitu ahal izateko? - Euskara elkarte bat behar al da Orion? Osatuko al dugu? Biharko mahai-inguruarekin udazkenean zehar abian izan den Euskaraz bizi-bizi jardunaldiari amaiera emango diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide