Orioko Curriculuma Sortzen Elkarteko kideak Eusko Legebiltzarrean. (Iturria: Orioko Curriculuma Sortzen)
Asteazkenean Ruben Iglesias eta Xabier Gaiton Eusko Legebiltzarra osatzen duten alderdietako ordezkarikin bildu ziren, Orioko Curriculuma proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Hasieran, 2013ko udaberrian prestatutako aurkezpen bideoa proiektatu zuten testuingurua azaltzeko eta ondoren azken bi ikasturtetan egindako lana aurkeztu zuten. Bukaeran, oriotarrek hainbat eskaera egin zizkioten Eusko Jaurlaritzari.
Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak Orioko Curriculuma moduko herri ekimenak aintzat hartu eta babestu ditzala, euren garapenean lagundu eta trabarik jarri gabe, Eusko Curriculumaren aplikazioan tokian tokiko ekarpenak baitira.
Bestetik, Hezkuntza Sailak eskuartean duen Heziberri proiektuaren inguruan eztabaida prozesua zabal dezala kultur eragileek eta herritarrek proposamenak egin ditzaten berau osatzen laguntzeko.
Horretaz gain, LOMCE Legeari guztiz izkin egiteko eskatu zioten Iglesiasek eta Gaitonek Eusko Jaurlaritzari.