Oilasko biltzera atera dira gazteak Orion San Martin Jaiak ospatzeko

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko azaroaren 15a

Orioko Ortzaika auzoan San Martin Jaiak ospatzen ari dira asteburuan. Ohiturari jarraituz goizaldean auzoko gazteak oilasko biltzera atera dira eta baserriz baserri ibili ondoren, herrigunera hurbildu dira. Giro ederra eta umore ona jarri dute herriko tabernetan trikiti doinuz lagunduta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide