Orion abiatuko dute Gipuzkoako Txakurkros Liga, azaroaren 30ean

Aritz Mutiozabal 2014ko azaroaren 14a

[caption id="attachment_116613" align="aligncenter" width="300"]2013ko Zumaiako Txakurkrosen parte-hartzaileak korrika. (Egilea: Aritz Mutiozabal) 2013ko Zumaiako Txakurkrosean parte-hartzaileak korrika. (Egilea: Aritz Mutiozabal)[/caption] Sasoian.info Txakurkrosen Gipuzkoako Liga osatu dute, eta lehen lasterketa Orion jokatuko da, azaroaren 30ean. Liga lau probek osatuko dute: Oriokoaren ondoren, Tolosan (urtarrilaren 11n), Zumaian (urtarrilaren 25ean) eta Hondarribian (otsailaren 22an) jokatuko dira. Lehen proba Txikas de Etxauri elkarteak antolatu du, eta izen-ematea zabaldu dute jada Herrikrossa.com atarian. Parte-hartzaileak 11:00etan irtengo dira, eta 8,3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide