Orion kontzertu ibiltaria egingo dute asteazkenean Santa Zezilia Eguna ospatzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 14a

[caption id="attachment_116553" align="aligncenter" width="300"]Danbolin Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute. (Egilea: Onintza Lete Arrieta) Danbolin Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute. (Egilea: Onintza Lete Arrieta)[/caption] Azaroaren 22an Santa Zezilia Eguna izango da eta musikarien eguna ospatzeko Danbolin Musika Eskolako ikasleak kalera irtengo dira eta bi ekitaldi eskainiko dituzte azaroarem 19an, asteazkenean. Alde batetik, 17:00etan, Danbolin Musika Eskolako txistulariek, trikitilariek, panderojoleek eta dantzariek kalejira egingo dute herritarrekin batera. Kalejiran herria zeharkatuko dute eta geldialdiak egingo dituzte musika eskolako beste hainbat talde entzuteko. Salatxo aretoan piano jotzaileak izango dira, Mendibeltz zelaiaren ondoko plazan gitarra taldeak eta ikastolako plazan bibolinak eta herriko plazan Danbolin Musika Eskolako banda. Bestetik, 19:00etan ohiko kontzertua emango dute musika eskolako ikasleek kultur etxean eta bertan musika tresna desberdinak desberdinak entzutako aukera izango dute. Gainera, musika mintzairako ikasleek abestu egingo dute saioan. Kontzertua amaitutakoan 2013-14 ikasturtean 1. eta 2. maila bukatu zuten ikasleei diploma bat emango diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide