Anarik kontzertua eskainiko du hilaren 21ean Orioko Kultur Exean

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 10a

[caption id="attachment_115993" align="aligncenter" width="300"]Anarik kontzertua emango du azaroaren 21ean Orion. (Egilea: Gari Berasaluze) Anarik kontzertua emango du azaroaren 21ean Orion. (Egilea: Gari Berasaluze)[/caption] Abeslari azkoitiarrak Orion emango duen lehen kontzertua izango da. Azaroaren 21ean 22:30ean hasiko da hitzordua eta formatu txikiko saioa eskainiko duela azaldu dute antolatzaileek, berak bakarrik gitarra bat lagun duela emango du kontzertua. Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan antolatu dute Anariren kontzertua eta sarrera doakoa bada ere, 100 lagunentzat tokia soilik dago Kultur Etxean eta kontzertuan izan nahi dutenek gonbidapena beharko dute. Gonbidapenak Kultur Etxean jaso daiteke, pertsonako bi sarrera hartu ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide