'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa irekiko dute gaur Orion

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 10a

19:00etatik aurrera Orioko Kultur Etxean izango da irekiera ekitaldia eta herritarrak gaian murgiltzeko David Anaut euskara teknikariak eta Euskararen kate hautsiak liburuaren egileak hitzaldia emango du. Euskara, ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketa Euskal Memoria fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean prestatu dute eta bertan euskarak historian zehar jaso dituen eroasoen berri emango dute. «Euskararen kontrako jazarpen iraunkorra agerian utzi eta zapalkuntza horren lekukotasunak biltzen jarraitzea ahalbidetu nahi dugu. Memoria guztion artean jostekoa baita» azaldu dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide