Zenbaki saritua dagokion epe barruan azaldu ez denez, 60.000 euroko saria banatzen duen "Gure zozketa" ekimeneko ordezko zenbaki saritua - 74.707 da. Poltsiko egutegia aurkezteko epea abenduaren 5era arte izango da. 943 83 47 04 telefono zenbakira deituta edota kilometroak14@ikastola.net helbidera idatzita jarri daiteke irabazlea antolakuntzarekin harremanetan.
Aipatutako epean saridun zenbakidun poltsiko egutegirik aurkeztuko ez balitz, notario aurrean jasotako aktaren arabera, zozketaren saria bere horretan geratuko litzateke.