Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den urteko desfilearen arrakasta ikusita, aurten ere Orioko merkatarien Arkupe elkarteak moda desfilea antolatuko du Fashion Week ekitaldiaren barruan. Desfilea azaroaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Karela Kiroldegian izango da. Helburua arropa denden salmentak hobetzea eta Orio piztea dira. Orioko hamabi denden arropak egongo dira ikusgai desfilean eta modeloak herritarrak izango dira. Sarrerak 2 euro balioko du eta arropa dendatan eskuratu daiteke.