Irudietan: Goiko Kaleko jaiak umore onean ospatu dituzte Orion

Onintza Lete Arrieta 2014ko urriaren 12a

Larunbat eguerdian musika eta festa giroa izan dira nagusi Orioko Goiko Kalen. Zuzeneko musikak lagunduta dantzaldi eta kalejira alaia egin dute, auzotarren bazkaria egin aurretik. Hamargarren urtez antolatu ditu festak Goiko Kaleko Festa Batzordeak, eta aurten egitarau zabala prestatu beharrean deskantsatu eta festaz gozatzea erabaki dute. http://youtu.be/zOngl_tT5po

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide