Droga kontsumo arduratsuari buruzko prebentzio saioak egingo dituzte Orion

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko irailaren 23a

Urriaren 5ean Kilometroak jaia ospatuko dute Erria Txikota! aldarrikatuz. Mota horretako festetan adin txikikoen alkohol eta droga kontsumoaren inguruan kezka sortzen da herritarren artean, eta gaiaren inguruan hausnartzeko bidea ireki nahi dute Kilometroak jaiaren barruan. Orioko Herri Ikastolako kideek ahalik eta jai girorik sanoena izatea nahi dute, Primeran pasa, pasatu gabe lelopean. Ildo horretatik, adin guztietako herritarrak droga kontsumo arduratsuaren inguruan kontzientziatzeko hainbat saio antolatu dituzte. Alde batetik, nerabe eta gazteen gurasoei zuzendutako saioak antolatu dituzte. Metodologia parte-hartzailearen bidez Agipad prebentzio taldekoek gidatuko dituzte saioak. Horretaz gain, beste kolektibo batzuei zuzendutako bilerak ere antolatu dituzte: Kilometroak jaian bertan ardura lanetan ibiliko direnentzat batetik, eta herriko ostalari eta dendarientzat bestetik. Dekalogoan konpromisoak Orioko Herri Ikaskolako kideek drogen kontsumo arduratsuaren inguruan hausnartzeaz gain, hainbat irizpide praktikan jarri nahi dituzte. Horretarako Edari Alkoholdunen Banaketa Arduratsua sustatzeko konpromisoa hartu dute dekalogo batean, eta urriaren 5ean jaian lanean arituko diren boluntarioek hori jarraitu beharko dute. Kilometroak 2014 jaian alkoholik gabeko edarien salmenta sustatuko dute eta adin txikikoei alkoholdun edaririk ez diete salduko. Gainera, jendaurrean arituko direnek ez dute edari alkoholdunen kontsumoaren propagandarik egingo. Alkoholdun edariak hartzea erabakitzen dutenen artean graduazio baxuko edarien kontsumoa sustatuko da: ardoa, sagardoa eta garagardoa. Eta, intoxikazio zantzuak dituztenei ez diete alkoholik salduko. Aurten Orioko Kilometroak jaian egingo dutena ikastoletako beste jaietara hedatu nahi dute. Irailak 25, bihar -16:00etan Gurasoen kontsumo ohituraketa legedia solasaldia 16:00etan, ostalariei eta dendariei zuzendua. -18:00etan Nerabezaroa, aisialdia eta drogen kontsumoa gaia jorratuko dute. Nerabe eta gaztetxoeI zuzendutako hitzaldia. -18:00etan Nerabezaroa, aisialdia eta drogen kontsumoa. Arauak eta mugak, gure seme-alaben aisialdiko heziketan. Drogen kontsumoaren inguruan familiaren jarrera gaiak jorratuko dituzte. Euskarazko hiru saioen laburpena izango da eta gaztelaniaz izango da. Irailak 30, asteartea -18:00etan Drogen kontsumoaren inguruan familiaren jarrera gaia izango dute hipide. Nerabeen eta gaztetxoen gurasoei dago zuzendua. -18:00etan. Prebentzioa eta esku hartze protokoloak gaia jorratuko dute. Batzorde buru eta arduradunei dago zuzendua. Urriak 1, asteazkena -15:00etan Tolosan. Prebentzioa eta esku hartze protokoloak hitzaldia. Prebentzio agenteei zuzendua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide