Oriok hirugarren postuarekin konformatu behar izan du Espainiako Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2014ko abuztuaren 4a

[Sasoian.info] Oriok ezin izan zuen larunbateko kanporaketan erakutsitako nagusitasuna errepikatu igandean, eta hirugarren izan zen Espainiako Txapelketan, Castro Urdialesen. Urdaibai izan zen garaile (19.30:93) eta Kaiku bigarren (19.32:35); oriotarrak bermeotarrengandik 10 segundora helmugaratu ziren. Kanporaketan Orio izan zen nagusi, Urdaibai eta Kaiku atzean utzita, baina atzokoan bermeotarrek hasiera-hasieratik erakutsi zituzten hortzak, eta Kaikuk bakarrik eutsi zion haien erritmoari.
SAILKAPENA
1. Urdaibai 19.30:93 2. Kaiku 19.32:35 3. Orio 19.40:52

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide