Sasoian.info. Igande honetan, abuztuaren 3an, gizonezkoen Gipuzkoako Giza-proba Txapelketako finala jokatuko dute Aiako probalekuan. Lau talde ariko dira nor baino nor, 18:00etatik aurrera: Itziarko Andutz, Berrobi, Orioko Heldu! eta Urola Garaia. Sailkaturiko taldeak honako hauek dira. Talde bakoitza 8 kirolariz osatuta egon beharko du, eta guztira 660 kilo barruan. Harriaren pisua, berriz, 950 kilokoa izango da. Taldeak binaka arituko dira lanean, 15 minutu harri bakoitzarekin.