2014ko Atlantiar Jokoetan Euskadiko selekzioak zilarrezko domina eskuratu du. (Egilea: Atlantiar Jokoak)
2015eko Atlaintiar Jokoak Orion jokatuko dira. Horrela jakinarazi dute arraun eta itsas kirolen munduarekin erlazionatutako hainbat iturrik. Euskadiko Surf Federaziotik esaterako konfirmatu dute beraiei dagokioela surf arloko txapelketak antolatzea eta horiek Zarauzko hondartzan jokakatzeko asmoa dutela.
Atlantiar jokoek Atlantiar isurialdeko lurraldeen arteko kirol eta kultura hartu-emana sustatzea dute helburu eta itsas kirolak ditu oinarrian txapelketak; besteak beste, igeriketa, igeriketa-aletekin, bela, itsasoko arrauna, arrauna olinpikoa, surfa eta bodyboard-a besteak beste. Itsas kirolean oinarrituta ingurunea babestea, turismoa sustatzea, Atlantiar isurialdeko lurraldeen arteko harremanak sendotzea eta Atlantiar isurialdearen identitatea indartzea dute helburu Atlantiar Jokoek
Hurrengo lurraldeek parte hartzen dute Atlantiar Jokoetan: Irlanda, Man Irla, Gales, Cornwall, Devon, Eskozia, Normandia Behea, Bretainia, Pays de la Loire, Kantabria, Euskadi, Asturias, Galizia, Portugalgo iparraldea eta Katalunia.