[Sasoian.info] Urdaibairentzat izan zen atzo XXIV. Orioko Estropadak – Orioko Kanpina II. Bandera, Orio Babyautori bederatzi segundo-hamarrenetarako aldea atera ondoren. Oriotarrek ezin izan zuten estropadan garaipena lortu herrian bildu ziren zale guztien indarra eskertzeko, baina lortutako puntuen ondorioz San Miguel Ligaren lidergoa berreskuratu zuten.
Larunbatean Hondarribia izan zen nagusi Pasaian, eta Mikel Orbañanosek gidatzen duen trainerua jarri zen sailkapen nagusiko buru, puntuka Oriorekin berdinduta. Atzo, ordea, hirugarren postuan helmugaratu zen Hondarribia, Urdaibairengandik hiru segundotara. Ondorioz, Orio jarri da beste behin San Miguel Ligaren goikaldean, puntu bateko aldearekin.
Euskotren Ligari dagokionez, San Juan Iberdrola izan zen Orioko estropadaren garailea segundo bateko aldearekin Hibaikarekiko, lidergoa errekuperatuz berriro ere. Zumaiak hirugarren jarraitzen du, Pasaian laugarren eta Orion hirugarren bukatu eta gero.