Eskualdekoak nagusitu dira San Miguel Ligan, KAE1en eta KAE2n

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 6a

San Miguel Liga abian da, eta hirugarren bandera  Oriorentzat izan da. Galiziako uretan bi segundoko aldea atera diete gaur oriotarrek Urdaibaikoei. Atzo Urdaibai izan zen azkarrena, baina Orio dago sailkapen nagusian lehen postuan, aurreneko estropada ere beraiek irabazi baitzuten. Bigarren bandera eskuratu dute, beraz, gaur, oriotarrek. Ikusi aurtengo arraun denboraldiko egutegi osoa eta arraunlarien fitxak HITZAren gehigarri berezian. Sailkapena: Lehen txanda: 1. Astillero: 20:41,72 | 2. Portugalete: 20:42,52 | 3. San Pedro: 20:44,64 | 4. Pedreña: 21:14,92. Bigarren txanda: 1. Zierbena: 20:19,22 | 2. San Juan: 20:19,44 | 3. Tirán: 20:20,72. | 4. Cabo da Cruz: 20:21,94 Hirugarren txanda: 1. Orio: 19:51,10 | 2. Urdaibai: 19:53,10 | 3. Hondarribia: 19:56,70 | 4. Kaiku: 20:14,14. KAE 1 eta KAE2n ere etxekoak nagusiPasaiako Ikurrina estropada jokatu zuten atzo KAE1ekoek, eta Zumaia gailendu zen bertan. Getaria sailkatu zen bigarren postuan, eta Orioko bigarren taldea hamargarrena izan zen. KAE2koen txandan berriz,   Zarautz nagusitu da bai gaurko saioan, baita atzokoan ere. Zumaia B zortzigarren sailkatu da gaur, eta hamairugarren, atzo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide