Eskolarteko Bertsolari Txapelketako Orioko finaleko irudi batzuk

Onintza Lete Arrieta 2014ko ekainaren 21a

http://youtu.be/79pXl-PPo-8 Giro ederra dago Orioko Karela kiroldegian. Oholtzan neska-mutil gazteak, eta harmailetan adin guztietako bertsozaleak. Bertsozale Elkarteko hainbat kide ere bai. Aurpegi ezagunen artean, elkarrekin jarraitu dute saioa Maialen Lujanbiok eta Jokin Uranga eta Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarrek. Bertan izan da Aitor Mendiluze bertsolaria ere. Bertsolari gazteek bertso biziak bota dituzte goizean zehar, txalo zaparradak ez dira nolanahikoak izan zenbait bertsoren amaieran. Finalean 10 bertsolari aritu dira, tartean eskualdeko Iñigo Ibañez (Azpeitia, 1997). 14:00etan plazan herri bazkaria egitekoak dira, arratsaldeko bertso eskolen emanaldien aurretik. Bigarren urtez Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala antolatu dute Orion. Lurralde bakoitzeko 15-18 urte bitarteko txapeldunak eta txapeldunordeak bildu dira oholtza gainean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide