Orioko Benta bidea gaur irekiko dute ibilgailuentzat

Urola Kostako Hitza 2014ko eka. 12a, 12:28

Errepide lanetako irudia (Argazkia: Orioko udala) Orioko udaletxeak adierazi duenez, Benta bidearen obrak "martxa onean doaz", eta gaurtik aurrera ibilgailuei bidea irekiko zaie. Hala ere,  semaforoekin erregulatuko da zirkulazioa, eta ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute. Mikropiloteak jarri dituzte, eta loturako habe nagusia hormigoitu dute. Errepidea itxi egingo da ekainaren 16ko eta 17ko gauetan mikropiloteen ainguratze lanak egin ahal izateko eta errepidea gurutzatzen duen hodi berria egiteko. Eguraldiak lagunduz gero, asfaltatze lanak ekainaren 23an egingo lituzkete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide