Kultur Aniztasunaren Jaia ospatuko dute ekainaren 14an Orion

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 5a

Urte honetan ere Kultur Aniztasunaren Jaia izango da Orion, eta egun osoan zehar ekitaldiak egongo dira herriko plazan. Ekainaren 14an, larunbata, parte hartuko duten herrialdeak Argentina, Aljeria, Brasil, Brasil-Bahia, Ekuador, Honduras, Maroko, Mexiko, Nikaragua, Portugal, Sahara, Senegal eta Txile izango dira. Herrialde bakoitzak bere gunea izango du Orioko plazan, beraien kultura eta gastronomia eraskuteko asmoz. Orioko Kultur Aniztasun Jaiaren antolatzaileak Orioko Kultur Aniztasun Jaiaren antolatzaileak Egitaraua Ekainak 14, larunbata - 12:00etan. Haurren dantza eta Zumba saioak. - 13:00etan. Adierazpenaren irakurketa eta bertsolariak. - 17:00etan. Nikaraguako dantzak eta kantak. - 18:00etan. Munduko dantzen ikuskizuna. - 19:15ean. Kirkintxo musika taldearen saioa. - 20:15ean. Fusio taldea: euskal musika eta latinoa. - 21:30ean. Salsa lehiaketa. - 22:00etan. Cristian DJ.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide