Bidasoa itzuliaren 42. edizioko hirugarren etapa Orion hasi eta bukatuko da. Txirrindulariak 14:25ean abiatuko dira Arrantzale kaletik, eta Urola Kostan barna 91,5 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, irteerako puntuan bertan helmugaratuko dira. Lasterketa bukaeran, gainera, Xuai gainetik pasa beharko dute txirrindulariek bi aldiz. Lehenak 17:00ak inguruan iritsiko direla aurreikusten da.
Ia eskualde osoa igaroko dute gaurkoan.
Hemen ikus daiteke herri bakoitzeko ordutegia.