Ibai Esoain eta Jon Ubegun (Orio), Jokin Aranberri eta Asier Unzueta (Zarautz), Iñaki Alberdi eta Jose Valor (Zestoa), Mikel eta Asier Olasagasti (Zumaia) eta Karmelo Alberdi eta Luis Mari Odriozola (Zumaia) Heletan izango dira mus txapelketako finala jokatzen.
Atzo arratsaldean jokatu zuten Gipuzkoako finala Orion 122 bikotek, eta handik 32 bikote sailkatu dira Euskal Herriko finalera. Giro ederrean aritu ziren 15:30ean hasita, plazan. Gizonezkoak nagusi, adin guztietakoak aritu ziren musean jo eta su.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Gipuzkoan guztira 800 bikote aritu dira musean, eta bitxikeria gisara, kontatu zuten 41 karta dituen sortak aurkitu zituztela muslariek. Izan ere, bateko urrearen bi bertsio daude sorta bakoitzean: batek Espainiako bandera du, eta besteak Euskal Herrikoa eta Nafarroakoa. Azken hori erabiltzeko eskatu zuten antolatzaileek, eta parte-hartzaileen txaloak jaso zituzten erantzun gisara.
Sailkapena eta informazio gehiago jasotzeko gin klik hemen.