ARGAZKIAK eta BIDEOAK: Oriok eta Hibaikak irabazi dute Oriaren XX. Traineru Jaitsiera

Onintza Lete Arrieta 2014ko otsailaren 16a

http://youtu.be/j226m96aEzo http://youtu.be/DhVPey9YP2k Gizonezkoetan etxekoak nagusitu dira, eta emakumezkoetan txapela Errenteria aldera joan da. Hibaikak 4.000 metroko distantzia 14:30;66 denboran egin du. Oriok, 6.000 metro 19:30;11 denboran. Biek marka berria ezarri dute, gainera. Atzo arratsaldean eguraldia ondo portatu zen arraunaren festarekin, eta ia saio osoan ateri iraun zuen. Jende dezente bildu zen Orioko zubian eta inguruetan 79 ontzi lehian ikusteko, erlojuaren kontra. 15:30erako errioa kolore guztietako elastikoz eta ontziz betea ageri zen, eta jubenilak eta beteranoak aritu ziren aurrena, 4.000 metroko distantzian. Zarauzko beteranoen saioa izan zen hunkigarriena. Aste honetan bertan hil den Joxean Elortza kidea gogoratu zuten proba amaitu bezain laster, Aupa Joxean! oihuekin. Emakumezkoen txanda etorri zen gero; Oriok hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Gizonezkoetan, Getaria izan zen eskualdeko bigarren talde onena; 10. postuan sailkatu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide