Itsas otso grisa agertu da Orion (Iturria: Karkara.com/Hector Gonzalez)
Astelehenean, Errege Egunean, itsas otso gris gazte bat agertu zen Orioko hondartzan. Adituen esanetan, negu partean Bretainia ingurutik hegoaldera joaten dira itsas otsoak tenperatura egokien bila, eta urte sasoi honetan ohikoa izaten da bateren bat Euskal Herriko kostaldean agertzea.