Aulki mugikorreko denboraldia abiatu dute oriotarrek

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 16a

(Argazkia: J.J. Portos) Tostako arraunketako txapelketak hasteko oraindik zenbait hilabete falta bada ere, aulki mugikorreko denboraldia abiatu dute dagoeneko Orioko Arraun Elkarteko eta Zarauzko Arraun Elkarteko arraunlariek. Larunbatean goiz-eguerdi partean Hondarribiako Jaitsiera jokatu zuten, Gipuzkoako Ligako lehenengo jardunaldia, hain zuzen ere, eta 17 ontzi oriotarrek eta zortzi zarauztarrek parte hartu zuten bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide