Jostailu Truke Azoka antolatu dute Herrio Natur Taldeko kideek biharko

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko abenduaren 13a

Orioko Herrio Natur Taldeak biharko Jostailu Truke Azoka antolatu du herriko plazan 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara. Gaur, berriz, herritarrek erabiltzen ez dituzten eta etxean gordeta dituzten jostailuak bilduko dituzte Kosta Tailerrean 18:00etatik 20:00etara. Errioko kideek haurrek etxetik eramandako jostailuak sailkatu egingo dituzte eta txartel bana emango diote haurrei. Azoka egunean txartela beste jostailuren batengatik trukatu ahal izango dute haurrek edota etxetik ekartzen dituzten jostailuak azokan daudenekin trukatzeko aukera ere izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide