Euskaraz bizi-bizi jaialdia, irudietan

Onintza Lete Arrieta 2013ko abenduaren 9a

San Nikolas jaien barruan, larunbatean Euskaraz bizi-bizi jaialdia egin zuten herriko plazan Euskara Aholku Batzordeak. Txikienentzako musika saioarekin hasi zuten jaia; dantzaldi luzearen ondoren txokolate beroa jan, eta Danbolin musika eskolako abeslari txikiek abestu zuten oholtza gainean. Gero euskararen inguruko bideoak ikusteko aukera izan zuten; orain 20 urte Euskaraz gazte izeneko bideoa egin zuten, eta hura eman zuten plazan. Aurten egin berri dutena ikusteko aukera ere izan zuten herritarrek: Euskaraz bizi-bizi. http://youtu.be/F_94rghqBDk http://youtu.be/6pgqRdgrzZE http://youtu.be/_Zn57Z0xZUE

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide