Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Marka berria jarri du oriotarrak, gainera, proba 10,89 segundotan amaituta. Atzo iluntzean egin zuten, sanikolasen barruan. Jende asko gerturatu zen proba ikustera. Sei oriotarrek hartu zuten parte, eta iaz errekorra jarri zuena ere han izan zen, Andoni Campos. 11,01 denbora egin zuen hark; iaz 10,99 denborarekin jarri zuen errekorra.
Joseba Tarantinok 150 euro jasoko ditu proba irabazteagatik, eta beste 150 euro iazko errekorra hausteagattik. Bigarren saria Andoni Camposek lortu zuen, eta 80 euro jasoko ditu.
DENBORAK
Partaide bakoitzak bi aldiz egin zuen proba, eta denbora onena hartu zitzaien kontuan.
-Joseba Altuna: 14'36 eta 13,98.
-Andoni Campos: 11'23 eta 11'01.
-Aitor Larraza: 11'68 eta 12'37.
-Aitor Ostolaza: 11'79 eta 11'77.
-Joseba Tarantino: 10'89 eta 10'96.
-Ibai Peña: 11'66 eta 11,45.