Liburu Truke Azoka egingo dute Orion Euskararen Egunean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko azaroaren 27a

Abenduaren 3a Euskararen Eguna izango da, eta Orioko Zaragueta Herri Eskolak Liburu trukea antolatu du eguna merezi duen bezala ospatzeko. Atzo hasi ziren herritarren artean liburuak biltzen. Eguerdian eta arratsaldean liburu bilketa postua jarri zuten eskolan bertan. Hala ere, egitasmoa herritar guztie zabaldu nahi diete. Zaragueta Eskolako kideek jakin badakite herritarrak korrika eta presaka ibiltzen direla egunerokoan denboraz justu, horregatik ostiral arratsaldeak bilduko dituzte bigarren eskuko liburuak ostiralean Orioko herriko plazan, 17:00etatik 18:00etara. Herritarrak, euskaraz blai Liburu bilketan dagoeneko erabili eta egoera onean dauden euskarazko haur, gazte edota helduei zuzendutako liburuak bilduko dituzte, eta ondoren sailkatu. Ekarritako liburu bakoitzeko txartel bana emango diete antolatzaileek herritarrei. Liburu trukea abenduaren 3an egingo da Zaragueta Herri Eskolan, 15:30etik 16:30era, eta herriko plazan 17:00etatik 18:00etara. Bilketa egunean jasotako txartelak sailkapen bereko edozein libururengatik tratuko ahalko dituzte parte hartzaileek. Zaragueta Herri Eskolako kideek liburu trukean parte hartzera animatu dituzte oriotarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide