Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko kostaldeko herrietan eta itsasontzietan Erria txikota! errotutako esamoldea da. «Uste da erria hitza gaztelaniako arriar aditzetik datorreka, horrek askatu esan nahi baitu», azaldu du Orioko Herri Ikastolako zuzendari Zigor Saizarrek. Txikota, berriz, itsasontzia portura lotzen duen soka lodia da.
Erria txikota! esamoldea arrantzaleak, itsasora abiatu aurretik, lehorrean dagoenari egiten dion laguntza oihua da. Patroiak marinelei agindutakoa ere izan daiteke, txikota izeneko soka lodia mutilotik moilako burdin zatitik askatzeko deia, alegia.
Antolatzaileek uste dute Erria txikota! leloa Orioko Herri Ikastolaren, eta, oro har, ikastolen hezkuntza proiektuaren «metafora» izan daitekeela. Alde batetik, ikastolen hezkuntza ereduak «lotura guztietatik askatu» behar duela uste dutelako. Bestetik, arrantzaleek itsasoratzeko behar duten auzolana behar duelako ikastolaren proiektuak aurrera egiteko .