Bentako bideko luizia. (Argazkia: Orioko Udala)
Bentako bidean bi luizi handi izan ziren pasa den astean euri zaparraden ondorioz. Horietako batek estali egin zuen Oriotik Bentara doan bidea, baina errepidea garbitu zuten langileek.
Bigarren luzia ordea arriskutsua dela uste dute Udaleko teknikariek eta ezbeharrik gertatu ez dadin Bentako bidea itxi egingo dute herritarrentzat. Hiru hilabete beharko dituzte langileek eremua konpontzeko eta bitarte horetan auzokoek bakarrik izango dute Bentako bidea erabiltzeko aukera.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean bi luizien azterketa teknikoa egingo du Udalak, zein neurri hartu behar diren erabakitzeko.