Ikus-entzunezkoa filmatzen
Duela 20 urte Orioko Udalak
Euskaraz gazte ikus-entzunezkoa argitaratu zuen, oriotarren euskararen erabilera ardatz hartuta. Bi hamarkada igaro dira ordutik, eta euskararen normalizaziorako bidean urrats garrantzitsuak eman dira herrian. Hala ere, asko dagoela «egiteke» uste du Orioko Udaleko Euskara Aholku Batzordeak. Horregatik,
Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren harira Orion euskararen erabileraren inguruko ikus-entzunezkoa grabatu dute, eta San Nikolas jaietarako prest izatea espero dute zuzendariek. Proiektuarekin «herritarren hizkuntza kontzientzian eragin» nahi dute.
Bi ekimenak euskara oinarri badute ere,
Euskaraz bizi-bizi ikus-entzunekoa ez da izango
Euskaraz gazte bideoa eguneratua. «
Euskaraz gazte bideoa egiteko kalean elkarrizketa motzak egin genizkien herritarrei; kalean grabatutako erreportaje modukoa izan zen.
Euskaraz bizi-bizi-k, berriz, bestelako formatua izango du. Herritarrak 3-4 laguneko taldetan bildu, eta euskararen inguruan hizketan jarri ditugu: nola baloratzen duten euskarak izan duen garapena, euskararekiko zein sentipen dituzten, euskararen etorkizuna nola ikusten duten, edota hizkuntzaren egoera hobetzeko zer egin behar den. Besteak beste, horretaz aritu dira», azaldu du Jabier Zabaleta Orioko Udaleko Euskara teknikariak.
Orioko Udaleko Euskara Aholku Batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen inguruan sortu duen
Hizka mizka egitasmotik hartu du
Euskaraz bizi-bizi ikus-entzunekoaren eredua. Ikus-entzunezkoan parte hartu duen zenbait herritarri antolatzaileek eurek hots egin diote, eta besteek euren burua eskaini dute. «Ikus-entzunezkoan parte hartzeko deialdi irekia egin genuen herritarren artean, eta jende mordoxkak eman zuen izena», azaldu du Zabaletak.
Euskaraz bizi-bizi ikus-entzunezkoaren zuzendariak gustura daude emaitzarekin. «Oso ondo joan da grabazioa. Herritarren parte-hartzea oso ona izan da, eta ekarpen interesgarriak egin dituzte. Orain muntatzen ari gara. Dagoeneko lehendabiziko eszena aukeraketa egin dugu, eta gainontzekoen ordena erabaki dugu. Proiektuak narraitzailea izango du, eta
off ahotsak harilkatu du. 20 minutu inguruko proiektua aterako dela uste dugu», azaldu du Zabaletak.
Errenta aitorpena euskaraz
Herritarrak izapideak euskaraz egitea da hizkuntza normalizatzeko egin beharreko urratsetako bat, eta Orioko Udalak herritarrak euskara esparru berrietan erabiltzera animatu nahi ditu. Ildo horretatik, Orioko Udalak jakinarazi du urtetik urtera igotzen ari dela errenta aitorpena euskaraz egiten duten oriotarren kopurua. «Oraindik askoz gehiago dira errenta aitorpena gaztelaniaz egiten duten oriotarrak. Baina euskarazkoen ehunekoa handitzen ari da urtetik urtera», azaldu dute Euskara Batzordeko bozeramaileek. Datozen urteetan ere goranzko joerari eustea du Orioko Udalaren helburua.