Euskal musikaren errepasoa egingo dute gaur Orion Elorrietak eta Markezek

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 17a

Gaur 19:00etatik aurrera Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantariek Baga, biga, higa. Euskarazko musikaren historia izeneko emanaldia eskainiko dute. Bertan euskal musikaren errepaso historikoa egingo dute eta horretarako garai bakoitzeko hainbat kantu aukeratu dituzte. Hitz, kantu eta ikus-entzunezkoez osatutako emanaldia izango da eta gazteei euskaraz sortutako musikak jatorria non duen ezagutaraztea da euren helburua. Izan ere, gazte askorentzat ezezagunak dira Mikel Laboa edota Xabier Lete eta, batez ere, hutsune hori bete nahi dute emanaldiarekin.Abeslariak, taldeak eta kanta herrikoiak gogora ekarriko dituzte gaur iluntzeko emanaldian. Musikariek jakin badakite ordu eta erdian ezin direla abeslari eta talde guztiak aipatu;horregatik aukeraketa egin eta garrantzitsuenak aurkeztuko dituzte. Elorrietak eta Markezek ibilbide luzea dute musikaren munduan eta, emanaldi honen bidez, euskarazko musika nondik datorren erakutsi nahi diote gazte-jendeari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide