Kolorez beteriko festa Goiko Kalen

Aritz Mutiozabal 2013ko urriaren 12a

Goiko Kaleko bizilagunak jai giroan murgilduta daude atzo arratsaldetik, eta bihar arte makina bat jarduera antolatu dituzte guztien gozamenerako. Gaur goizean kolorez bete da auzoa, barazki, jantzi, pitxia eta bestelako produktuen azokarekin. Aurki, ohiko kromo igoera jokatuko dute haur eta gazteek; jarraian, aurpegi margoketa, ipuin kontaketa eta txokolate jana izango dute. Helduentzako toka txapelketa lehenik behin eta pintxo-txikiteoa ondoren. Arratsaldeko 20:30ean La Jodedera taldearen emanaldia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide