Orion bigarren eskuko azoka egingo dute bihar 9:00etatik 14:00etara, herriko plazan. Hileko hirugarren larunbatero egiten duten bezala, arropa, liburuak, jostailuak eta bestelako gaiak jarriko dituzte salgai eta trukatzeko. Alde batera utzikoari bigarren aukera ematea da helburua.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, edozein herritarrek har dezake parte azokan. Bertan mahai bat edo maindire baten gainean askotariko gaiak salgai jarri baino ez du egin behar. Edozein zalatza argitzeko, telefono honetara dei daiteke: 634-42 88 42 (Alfredo).