Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musikari gazteak indartsu eta gogoz lanean ari dira etorkizunari begira. Orioko Uhats musika taldeak esaterako maketa argitaratu du eta salgai da Ontza paper dendan, Iturain estankoan, Salatxo tabernan eta Kanpineko Boga Boga tabernan 10 eurotan.
Uhats taldea Orioko Herri Ikastolan gaztetxo talde batek Olatz Zugastiren gidaritzapean abiatu zuen Olaxka taldearen jarraipena da. Etapa berria abiatu zuten gazteek Uhats izenarekin eta musikari dagokionean ere egin dute aldaketarik. Maketako bi abesti Julen Alonsok konposatutakoak dira eta eta hitzak Goiuri Unanuek, Iñaki Lizarraldek eta Olatz Zugastik idatzi dituzte.