Bertso saioa antolatu du Orioko Arraun Elkarteak hilaren 13rako

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko irailaren 5a

Krisiak finantziazio iturriak lortzeko bide berriak jorratzera bultzatu ditu eragile eta elkarteak. Orioko Arraun Elkarteak, esaterako, irailerako Bertso Jaialdia antolatu du. Irailaren 13an izango da hitzordua eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte. Bertso Jaialdian goi mailako bertsolariek parte hartuko dutela jakinarazi dute Orioko Arraun Elkartetik. Bertan izango dira Sustrai Colina, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Xabi Paya bertsolariak. Gai-jartzailea Unai Manterola izango da. 10 eurotan sarrerak Bertso Saioa irailaren 13an 22:30etik aurrera izango da Karela Kiroldegian. Sarrerak salgai daude 10 eurotan Arkaitz, Aterpe eta Salatxo tabernetan eta Kutixi kafetegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide