Mendeetan zehar sendabelarrez baliatu izan dira arbasoak ondoezak eta gaitzak tratatzeko. Belaunaldiz belaunaldi transmititu da sendabelarren inguruko jakintza, baina zientziaren garapenak eta sendagai berriek alde batera utzi dute. Mandalara Taldeko kideek sendagai eta ukendu naturalek duten garrantzia jakin badakite, eta irteera antolatu dute ostiralerako herritarrei sendabelarrak ezagutarazteko. Idoia Elizondo izango da irteerako gidaria.
Berbena belarra non aurkitu eta ukendua nola egin erakutsiko dute (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Bihar 09:00etan Mandalara Taldearen Antxiola kaleko lokalean elkartuko dira parte-hartzaileak, eta Orio inguruan mendi ibilaldia egingo dute sendabelarrak aurkitu eta bakoitzak zein propietate dituen ezagutzeko. Ondoren, belarrokin ukenduak nola egiten diren ere azalduko du Elizondok Irteeran parte hartzen dutenek olioa, kristalezko ontziak eta lanbana edo guraizeak eraman beharko dituzte.
Irteeraren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, 648-48 74 89 telefonora hots egin dezakete interesatuek, eta Mandalara Taldearen txangoaz galdetu.