Lehen garaipena eta lehen bandera Oriorentzat

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 15a

Orioko arraunlariak banderarekin, udaletxeko balkoian (Argazkia: Joxemari Olasagasti)
[Sasoian.info] Oriotarrek traineru denboraldiko ligako lehen bandera lortu zuen larunbatean Pedreñan, Urdaibairi bi segundo eskas atera ondoren. Bien artean egon zen garaipen, estropada borrokatua izan baitzen. Hasieran Orio jarri zen aurretik; ondoren, Urdaibaiek hartu zuen aurrean; eta azken luzean erabaki zen buruz burukoa. Garaipenak eta atzo Donostian lortutako hirugarren postuak bigarren postuan konatu zituzte oriotarrak sailkapen nagusian, Kaiku liderrarengandik bi puntura. Liga irabaztekolehian buru-belarri murgildu dira, zalantzraik gabe.
 Zumaia, bere aldetik, azken postutan dabil Castreñarekin lehia bizian. Pedreñan azken bigarrena izan zen eta Donostian azkena. Saikapen nagusian azken bigarren dago 15 punturekin, eta haren atzetik Castreña, 12 punturekin.
(Argazkia: Joxemari Olasagasti)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide