Xaboi naturalen tailerra egingo dute bihar Orion

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko uztailaren 11

Xaboi naturala Gero eta gehiago dira etxean artisau moduan opilak, ogia, arropa edota altzariak egiten dituztenak. Kontsumo jasangarriaren lehen urratsa da hori, arbasoek egiten zuten moduan norberak ekoiztutakoa kontsumitzea, alegia. Ildo horretan, Mandalara Taldeak Xaboi tailerra antolatu du ostiral honetarako. Ikastaroa doakoa izango da, eta bertan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik. 18:00etan izango da hitzordua eta Aloña Zubeldia izango da irakaslea. Bertan parte hartzen dutenek xaboia egin eta etxera eramateko aukera izango dute. Zubeldiak xaboia egiteko zein material behar diren eta xaboia egiteko zein urrats jarraitu behar diren azalduko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide