Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda garaian itsasoaz gozatzeko eta neguan egin ezin diren jarduerak egiteko aproposa da. Hori dela-eta Oriotik Donostiara itsasoz joateko aukera izango da datorren igandean eta hilaren 25ean. 17:00etan irtengo da ontzia Orioko kirol portutik abiatuta. Orioko Turismo Sailetik adierazi dutenez, izena eman nahi dutenek 943-835 565 telefono zenbakira hots egin beharko dute aldez aurretik.