Sasoian. info. Juan Lizarralde 'Altxerri' arraunlari eta patroi oriotar historikoa hil da, 79 urterekin. Arrauneko modalitate guztiak landu zituen eta, besteak beste, guztietan Espainiako txapeldun izan zen. Kontxako Bandera hamar aldiz irabazi zuen: bederatzi Oriorekin (1955, 1958, 1964, 1970, 1971, 1972, 1974, 1975 eta 1983) eta bat Aginagarekin (1957); horietako lau arraunlari gisa izan ziren eta beste seiak patroi modura. entrenatzaile lanetan ere ibili zen Mundakako taldearekin. Hileta elizkizuna gaur arratsaldean izango da San Nikolas parrokian, 19:30ean.
Hona hemen, Urola Kostako Hitzak iaz bere semearekin egin zion elkarrizketa