Ikertu ostean, Azti-Tecnaliak jakinarazi du Bizkaiko Golkoan antxoa biomasa nahikoa dagoela. Hori hala, Arrantza sailburu Leandro Azkuek adierazi du datorren urtean ere egongo dela antxoaren kostera. "2014ko udaberrian izango da antxoaren kostera. Kuota laster jakingo da".