Orioko eta Getariako arraun taldeak (Joxemari Olasagasti / Aritz Mutiozabal)
Badirudi bat jarri direla. Izan ere, Orioko eta Getariako arraun taldeak aurkeztu dituzte larunbat eguerdian, herritarren aurrean; oriotarrek herriko plazan egin dute ekitaldia, argazki ofiziala udaletxe aurrean aterata, eta getariarrek, berriz, herriko frontoia baliatu dute horretarako. Goiko taldeko taldetako arraunlariak ez ezik, azpiko mailetakoak ere ezagutzera eman dituzte, arraunlari bakoitzak banan-banan aurkeztuz. Herritarrek gertutik eta ilusioz jarraitu dute aurkezpena, bai Orion bai Getarian.
Ibon Huegun Orioko arraun elkarteko lehendakaria, larunbatean aurkezpenean (Onintza Lete Arrieta/Hitza)