Orioko herriak erdigunean plaza berria izango du aurrerantzean. Duela bi aste eskas abiatu zituzten Abeslari kaleren eta Eusko Gudari kalearen arteko bidegurutzeko hiritartze lanak eta amaitu dituzte dagoeneko. Jarlekuekin plazatxo bat egin dute bertan. Azken urtetan eremu horretan zegoen motorren aparkalekua Osasun Zentroaren aurrekaldean jarri dute.