Asteburu osoan 1500 lagunetik gora izan da Garagardo Azokan, ia erdiak larunbatean, tartean kanpotarrak asko. Huegunen esanetan, bigarren helburua ere beteta gelditu da; herria girotzea, alegia. "Lehen urtean asko dago ikasteko. Berehala konturatzen zara zer hobetu behar duzun festa edertzeko eta errazago kudeatzeko". Orioko Arraunketa Elkarteak eskerrak eman dizkie laguntzaile eta boluntarioeio¡. 80 pertsona inguruk jardun dute lanean. Era berean, elkarteak Satxota, Saizar eta Aburuza sagardotegiak eskertu ditu, mahaiak uzteagatik, eta Orioko Udala eta Zarauzko Errugbi Taldea emandako laguntzarengatik. "Jende askoren borondate ona da gure indarra", nabarmendu du Huegunek.