Edukiontzi marroiak Orioko udaletxean jaso daitezke

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 21a

Orioko Udalak orain dela hilabete batzuk Ez da marroia. Birziklatu behar da kanpaina abiatu zuen, herritarrak hondakinak gaika biltzeko garrantziaz kontzientziatzeko. Horren baitan organikoa biltzeko edukiontzi marroiak banatu zituzten eta Udaletik jakinarazi dute oraindik ere udaletxean eskuragarri daudela edukiontziak. Ontzi horietako bat jaso nahi duten herritarrek udaletxera jo eta biohondakinak biltzeko ontzia eskatu besterik ez dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide