Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo gauean 32 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Orion, 42 urteko bikotekideari eraso egin eta labana batekin heriotza mehatxua egitea egotzita. Ustezko erasoa 23:00ak inguruan gertatu zen, bikotearen eta haien seme-alaben etxebizitzan bertan.
Ertzaintzako arduradunek jakinarazi dutenez, herritar batek eman zuen gertatutakoaren abisua. Ertzain etxera deitu zuten, ohartarazteko emakume batek tratu txarrak jasan zituela bere etxean. Zarauzko ertzain etxeko agenteak zehaztutako helbidera hurbildu ziren, eta emakumearekin hitz egin zuten aurrena. Emakumeak agenteei azaldu zien bikotekideak "sukaldeko labana batekin mehatxatu" zuela. Horretaz gain, ustezko biktimak adierazi zuen "adin txikiko seme-alaben aurrean" egin ziola eraso bikotekideak. Emakumeak esandakoa egiaztatu ondoren, 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuten.