Larunbatean udako lanpostuetarako probak egingo dituzte Orion

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko api. 17a, 15:54

Uda garaia iristearekin batera, Orioko Udalak urtero-urtero udako lanpostuak eskaintzen ditu. Aurten denera 14 lanpostu sortu ditu, eta horiek bete nahi dituzten hautagaiek larunbat goizean idatzizko eta euskara proba egin beharko dituzte Orioko Herri Ikastolako areto nagusian. Gaur egun horiz margotuta dute txu-txu trena Orion (Aiora Larrañaga/Hitza) Orioko Udalak kanpineko zaindari lanetan aritzeko lau lagun hartuko ditu eta bertako bainuak garbitzeko beste lau langile. Baita, hondartzako kabinen bi garbitzaile eta beste bi udaltzain laguntzaile ere. Horretaz gain, Txu-txu trena gidatzeko bi gidari kontratatuko ditu. Idatzizko proba
  • Kabinetako komunen garbitzaileak 09:00etan .
  • Kanpineko komunen garbitzaileak 09:00etan.
  • Kanpineko zaindariak 09:45ean .
  • Txu-txu trenaren gidariak 10:30ean.
  • Udaltzain laguntzaileak 10:30ean.
Euskara proba

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide