Auzokonposta gune bat (Ane Olaizola/Hitza)
Eskualdean zehar asko dira hondakinen arazoaz ohartuta auzokonposta ekimenarekin bat egin dutenak. Zenbait auzokonposta gune udalek edota udal elkarteek eraiki dituzte, baina badira auzolanean sortutakoak ere. Ildo hori jarraituz osatu nahi dute Abaromendi auzoan konpostagunea. 21 familientzat egokituta izango da eta hasiera batean zortzi familiak abiatuko dute ekimena.
Auzo kudeaketa eredua
Bizilagunek egokitu, eraiki eta kudeatuko dute konpostagunea. Lanak lehenbailehen hasi nahi dituzte eta bihar egingo dute egitasmoa antolatzeko auzo-bilera 09:00etatik aurrera.
Orioko Zero Zaborrek emango dizkie aholkuak eta Urola Kostako Udal Elkarteak eramango ditu edukiontziak.